Uxoa Zulaikak irabazi du Zarauzko inauterietako kartel lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 24a

Bigarren urtez irabazi du Uxoa Zulaikak inauterietako kartel lehiaketa. Atera traste zaharrak lana aurkeztu du horrek. "Inauterietan askotan ez dugu jakiten zer jantzi.Etxean ditugun kaxak ireki eta beste urtetako mozorroekin jantzi berriak sortu daitezke", azaldu du Zulaikak.  Ostiralean egin zuten sari banaketa Euskalduna tabernan. Tabernako arduradunek eta Kultura sailak elkarlanean antolatu dute urtero legez kartel lehiaketara aurkeztu diren lanen erakusketa Euskaldunan. Horrez gain, Gaztelekua, Zurekin elkartea, Udaberri elkartea, Zarauzko kale hezitzaileak, Antoniano ikastetxea eta Itxasmendi auzo elkarteak lagunduta, Kultura sailak inauterietarako prestatu duen egitaraua aurkeztu zuten. Hona hemen ekitaldien zerrenda: - Otsailean zehar, larunbatetan. 17:30etik 19:30era Gaztelekuan, dantza eta perkusio afrikar tailerrak. - Otsailak 26, asteazkena. 17:00etatik 19:30era Lege Zaharren Enparantzan, mozorro trukerako merkatua, Zarauzko kale hezitzaileen eskutik. - Otsailak 28, ostirala.
  • 10:00. Antoniano ikastetxeko kiroldegian ikastetxeko  inauteritako jaialdia. Aurten euskal inauteriak hartu dute gaitzat, ikasleek Euskal Herriko festa horiek ezagutzeko helburuarekin. Txikienak Kaskarotaz mozorrotuko dira eta kaleetan zehar ibiliko dira dantzan eta kantuan, 10:00etatik aurrera. Gainontzekoak jolasean eta dantzan jardungo dute eskolako kiroldegian. Bertan izango dira, besteak beste, joaldunak, zamaltzaileak, zakuzarrak eta miel otxinak. 11:00etatik aurrera, inauteri showa egingo dute kiroldegian Lehen Hezkuntzako 5. mailakoetik hasi eta DBHrainoko ikasle eta irakasleek.
  • 17:00. Itxasmendiko auzo elkartean txokolatada.
- Martxoak 1, larunbata.
  • 11:00-14:00. Merkatu Plazako lehen solairuan, Conunpuntomas sormen tailerren eskutik, inauteriktako mozorroak egiteko tailerra haurrentzat.
  • 18:00etatik aurrera. Inauteri festa Gaztelekuan, 12-18 urte bitartekoentzat. Gaia: Afrika. Horrez gain, jolasak, musika, merienda eta karaokea egongo dira.
  • 17:30-19:00. Txantxariak taldearen eskutik, jolas dinamizazio musikatuak haurrentzat Musika Plazan. Euria egiten badu, Merkatu Plazan izango da.
  • 19:00etatik aurrera. The McKensy's Clan Band taldeak herriko kaleak girotuko ditu.
  • Aldi berean. Musika Plazatik hasita, mozorrotutako koadrilen kalejira, Zurekin elkarteak antolatuta. Aldez aurretik Turismo Bulegoan izena ematea komeni da, edota egun berean Txiki Polit tabernan.
  • 20:15. Sari banaketa koadrilen arteko mozorro onenari eta ondoen apaindutako tabernari (aldez aurretik izena eman behar da Turismo Bulegoan).
  • 20:30.21:30. Musika Plazan dantzaldia Trakets taldearekin.
  • 20:30-00:00. Udaberri elkartean, mozorro dantza.
  • 22:30etik aurrera. Musika Plazan dantzaldia Trakets taldearekin.
- Martxoak 2, igandea.
  • 12:00etatik 13:00etara. Kalejira herriko kaleetan zehar, erraldoi, buruhandi eta Tximeletak fanfarrearekin.
  • 12:00-14:30. Tximeletak fanfarreak herriko kaleak alaitzen jarraituko du.
  • 17:00-18:00. Musika Plazan zirko tailerra eta jolas tradizionalak Txatxilipurdi aisialdi taldeko hezitzaileek gidatuta.
  • 18:00-18:30. Haurrentzat merienda.
  • 18:30-19:30. Musika Plazan, Irrien Lagunekin Egin irri! ikuskizuna.
Euria egiten badu, igande arratsaldeko ekitaldiak Gaztelekuan egingo dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide