Itxas-Gain K.E. hirugarren Gipuzkoako Neguko txapelketan

Baleike 2014ko otsailaren 24a

Baja ugarirekin hartu zuen parte larunbatean Orion jokatu zen Gipuzkoako Neguko txapelketan Itxas-Gain K.E. taldeak. Nahiz eta taldekide askok ezin izan zuten parte hartu, emaitza onak lortu zituzten piraguista gazteek eta taldeko sailkapenean hirugarren lekua eskuratu zuten. Jubenil mailan, Kepa Txapartegi hirugarren izan zen, Martin Egaña bosgarren eta Unai Azkune seigarren. Maila berean eta neskei dagokionez, Itziar Elsok bigarren izan zen gipuzkoarren artean. Kadete mailan, Mikel Casquero bederatzigarren izan zen, Xabi Antadill 10. eta Felix Uranga 12. Nesketan berriz, Amaia Ortiz hirugarren sailkatu zen, Helene Carmona laugarren eta Eider Murua zazpigarren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide