Sorturen oharra: TSko langileekin elkartasuna

Baleike 2014ko otsailaren 24a

Lehenik eta behin, gure elkartasunik beroena adierazi nahi diegu TS Fundicioneseko langileei eta beraien senitartekoei. Sufritzen ari diren egoera honen aurrean babesa eman, eta, orain arte bezala, egingo dituzten mobilizazio guztietan bertan izango ga...

Lehenik eta behin, gure elkartasunik beroena adierazi nahi diegu TS Fundicioneseko langileei eta beraien senitartekoei. Sufritzen ari diren egoera honen aurrean babesa eman, eta, orain arte bezala, egingo dituzten mobilizazio guztietan bertan izango garela adierazi nahi diegu. Egoera tamalgarri hau ez da kasualitate hutsa; langileok sortu ez dugun krisiaren ondorio da hau guztia, kapitalismo neoliberalak sortua. Enpresa honen egoerak badu, ordea, arduradun zuzenik. Batetik, enpresaren zuzendaritzak eta akzionistek dute egoera honen ardura nagusiena: beraien kudeaketa kaskarrak eta irtenbidea langileekin konpartitu nahi ez izanak ekarri dute une etsigarri hau. Bideragarritasun-planak onura pribatuen mesedetan egin dituzte, eta ez langileen oinarrizko eskubide bermatzeko. Helburua enpresako kide guztien ongizatea balitz, beste egoera batean geundeke, ziur. Bestetik, Kutxabankek duen ardura ere azpimarratu eta salatu nahi dugu. Herritarron zerbitzura behar lukeen kutxa publiko izatetik pribatizaziora jo izanak duen ondorio garbia da jarrera hau. Guztiona omen den kutxa horrek ezin ditu merkatu interesak lehenetsi ehunka familien behar gorrien aurrean. ADEGIk, berriz, gure eskualdea laborategi gisa erabiltzea erabaki du: krisiaren aitzakiapean martxan jarri nahi dituen neurri gogorrak eskualdeko lantegietan frogatzeari ekin dio. Neurri hauek gure soldata eta eskubideen murrizketa basatiak ekartzen dituzte, hamarkada ugari atzera egin eta langileon egoera esklabutzara hurbiltzeraino. Neurri hauek guztiak, TSn hartutakoak barne, Madrilen [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide