Migel Illarramendi, pertika-jauziko atleta

Karkara.eus 2014ko otsailaren 23a

Espainiako pista estaliko atletsimoko aurreneko txapelketa ekarri du gogora Iñaki Iturainek

Aurten,

Espainiako pista estaliko atletismoko txapelketa Sabadellen jokatu da,

otsailaren 22 eta 23an. Aurtengoa txapelketaren 50. edizioa izan da eta, ospakizunez

gain, orain arteko txapelketak oroitzeko erabili dute urteurren borobila.

Ordukoak

gogora ekartzen hasita, guk ere gogoratuko dugu lehenengo txapelketa 1965eko

otsailaren 27an jokatu zela, Madrilgo kirol-jauregian, eta egun hartako lehian

oriotar batek parte hartu eta, gainera, domina eskuratu zuela.

Migel

Illarramendi izan zen atleta oriotar hura. Pertika-jauzian lehiatu zen eta

hirugarren geratu, lau metro eta hogei zentimetroko jauzia eginda, Ignacio Sola

eta Miguel Consegalen atzetik, eta brontzezko domina eskuratu zuen lehen edizio

hartan.

Egun

hartan 66 atletek parte hartu zuten txapelketan –42 gizonezkok eta 24 emakumek–,

3.000 zaleren aurrean. Espainiakoan parte hartzeko aukera Gipuzkoakoan eskuratu

zuen, aurrena geldituta, urrezko domina irabazita.

Garai

hartan Orion bazen atletismorako zaletasuna. Migelekin batera, beste zenbait

oriotar ere ibili zen, orain mende erdi inguru, atletismoko probetan: Jose Mari

Alberdi, Jose Migel Loidi, Benito Lertxundi, Marivi Tarantino, Mirentxu,

Arantxa eta Antonio Campos anai-arrebak, Josekutx Exposito... Geroxeago, Jose

Migel Leunda ere bai.

Pertikako

entrenamenduak Dikeko soro batean egiten zituen Migelek. Inoiz egin zuen

saltorik handiena 4,70ekoa izan zen. Orion bertan, plazan, 4,50ekoa ere egin

zuen. Plazan egiten zituen salto haietan, erorketako kolpea arintzeko, hondarra

jartzen zuten lurrean, hondartzatik gurditan ekarrita.

Migel

Illarramendi Orion bizi da gaur egun, eta oraindik ez du guztiz bazter utzia

kirolaren praktika, orain golfean jokatzen du eta.

Zorionak,

1965eko domina harengatik eta, batez ere, Orioko plazako salto haietan onik

atera zelako, lau metro eta erdiko alturatik hondar gainean erorita!

Espainiako pista estaliko atletsimoko aurreneko txapelketa ekarri du gogora Iñaki Iturainek

Aurten, Espainiako pista estaliko atletismoko txapelketa Sabadellen jokatu da, otsailaren 22 eta 23an. Aurtengoa txapelketaren 50. edizioa izan da eta, ospakizunez gain, orain arteko txapelketak oroitzeko erabili dute urteurren borobila.

Ordukoak gogora ekartzen hasita, guk ere gogoratuko dugu lehenengo txapelketa 1965eko otsailaren 27an jokatu zela, Madrilgo kirol-jauregian, eta egun hartako lehian oriotar batek parte hartu eta, gainera, domina eskuratu zuela.

Migel Illarramendi izan zen atleta oriotar hura. Pertika-jauzian lehiatu zen eta hirugarren geratu, lau metro eta hogei zentimetroko jauzia eginda, Ignacio Sola eta Miguel Consegalen atzetik, eta brontzezko domina eskuratu zuen lehen edizio hartan.

Egun hartan 66 atletek parte hartu zuten txapelketan –42 gizonezkok eta 24 emakumek–, 3.000 zaleren aurrean. Espainiakoan parte hartzeko aukera Gipuzkoakoan eskuratu zuen, aurrena geldituta, urrezko domina irabazita.

Garai hartan Orion bazen atletismorako zaletasuna. Migelekin batera, beste zenbait oriotar ere ibili zen, orain mende erdi inguru, atletismoko probetan: Jose Mari Alberdi, Jose Migel Loidi, Benito Lertxundi, Marivi Tarantino, Mirentxu, Arantxa eta Antonio Campos anai-arrebak, Josekutx Exposito... Geroxeago, Jose Migel Leunda ere bai.

Pertikako entrenamenduak Dikeko soro batean egiten zituen Migelek. Inoiz egin zuen saltorik handiena 4,70ekoa izan zen. Orion bertan, plazan, 4,50ekoa ere egin zuen. Plazan egiten zituen salto haietan, erorketako kolpea arintzeko, hondarra jartzen zuten lurrean, hondartzatik gurditan ekarrita.

Migel Illarramendi Orion bizi da gaur egun, eta oraindik ez du guztiz bazter utzia kirolaren praktika, orain golfean jokatzen du eta.

Zorionak, 1965eko domina harengatik eta, batez ere, Orioko plazako salto haietan onik atera zelako, lau metro eta erdiko alturatik hondar gainean erorita!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide