BIDEOA: Belaontzi baten istripua barran

Baleike 2014ko otsailaren 23a

Denborale bortitzak atzean utzi ditugun arren, olatu handiak daude oraindik. Hala ere, batzuk itsasoratzea erabakitzen dute eta gero larrialdiak gertatzen dira. Interneten aurkitu dugun bideo honetako belaontziari gertatutakoa, adibidez: Zumaiako portu...

Denborale bortitzak atzean utzi ditugun arren, olatu handiak daude oraindik. Hala ere, batzuk itsasoratzea erabakitzen dute eta gero larrialdiak gertatzen dira. Interneten aurkitu dugun bideo honetako belaontziari gertatutakoa, adibidez: Zumaiako portura sartzen saiatu, barraren parean olatu batek kolpatu, ia erabat irauli eta zenbait lagun uretara erori. Azkenean, beste ontzi baten laguntzarekin (OlarruSub) denak onik erreskatatzea lortu dute, baina gertatutako ez zaie berehala ahaztuko. Bideoa Vimeon aurkitu dugu, Gabi da egilea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide