Erribera kalean eta inguruetan daude Zumaian banku eta aurrezki-kutxen bulegoak, zazpi bai, behintzat, baina aspaldian baten kristalerak emate dit atentzioa. Duela hilabete batzuk idatzi nuen Zumaiatik urruti zegoela Santander, eta horrelaxe eduki dute azken hilabeteetan. Orain, berria jarri dutenean, gerturatu eta ezin esan “Azkenean euskaraz!”, gaztelania hutsean baitago orain ere idatitza: “Por fin”. Oraingoan ere, atea zabaldu beharrean, itxi egin digu euskaldunoi. Zumaiaren erdigunean, kale nagusian, eta Malagan balego bezala… Lotsagarria!