Gaur goiz-eguerdi partean txirrindularitza munduan murgildu da Zumaia; izan ere, Zumaiako VI Saria jokatu da eta Jon Irisgarri izan da txapelduna. Sprinean amaitu du lasterketa Energias de Portugal taldeko txirrindulariak, jarraian Debabarrena taldeko Mikel Hernandez eta Ibaigane Opel taldeko Imanol Diaz sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuan hurrenez hurren.