TSko langileek manifestazioa egin dute eguerdian
(Ane Olaizola)
24 ordun Zestoako kiroldegian itxita egon ostean, TS Fundicioneseko langileek manifestazioa egin dute eguerdian, Zestoako kaleetan. Lantegiaren itxieraren aurka egin dute mobilizazioa dozenaka langile, herritar eta ingurutako hainbat enpresetako beharginek. "Hau ez da amaiera; hasiera besterik ez da", adierazi du Enpresa Batzordeak. Hurrengo astelehenean Eusko Jaurlaritzarekin elkartzekoak dira, egoeraren berri emateko. Enpresa "bideragarria" dela eta TSren etorkizunarengan sinesten dutela berretsi dute, eta Jaurlaritzari dei egin diote euren alde posizionatu dadin.