Etxera bidean da Julen Eizagirre zestoarra

Zestoako Hitza 2014ko otsailaren 21a

  Kalean da Julen Eizagirre zestoarra. Gaur goizaldean eraman dute Frantziatik Madrilgo Barajasko aireportura eta eguerdi aldera elkartu da bertan Marian Aramendi bikotekidea eta semearekin. Arratsaldean iritsiko dira Zestoara. 2004an atxilotu zuten Frantzian, Raul Aduna gasteiztarra, Andoni Goikoetxea tolosarra, Barrundioko Igor Uriarte eta Arrasateko Julen Mendizabal eta Kepa Artauzekin batera. Seiei Elosa taldeko kide izatea eta ETAkideei sasian izateko behar duten laguntza emateaz arduratzea leporatu zieten. Fresnesko (Frantzia) espetxean egon da atxilo ordutik gaur arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide