Ariketa fisikoa egiteko gailuak jarri dituzte Zarauzko Igerain plazan

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 21a

Zarauzko udalak ariketak egiteko gailuak jarri ditu Igerain parkean. Hori eginda, Ehuntzen  planeko 59. puntua betetzen ari da udala. Puntu horretan aurreikusten zenez, hirugarren adineko pertsonentzat bereziki prestatutako ariketa egiteko gailuak jarri dira, adinean gora doazenen osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide