Joxean Lasak eta Joxi Zabalak 1983an GALen eskutik pairatutako bahiketa, tortura eta hilketa kontatuko ditu Pablo Malo zuzendariaren ‘Lasa eta Zabala’ pelikulak. Asteartean Zumaiara etorriko dira grabatzera, goizean alde zaharrean eta arratsaldean Inpernupe aldean. Hori dela eta, zenbait kale moztu egingo dira. Goizean Arritokieta kalean eta Foruen enparantzan ezingo da aparkatu; bazkalondoren, Deba kalea eta Juan Belmonte kalearen bukaeran. Zumaiako Udalak herritarrei eskatzen die jarritako seinaleak errespetatzeko.