Denon Artean prozesu parte-hartzailean hala erabakita, lanak hasi dituzte Azpeitian Soreasu auzoan eta Urrestillako plazan. Soreasu auzoa oinezkoentzat egokitzea eskatu zuten bizilagunek. 2012an egin zuten lanen lehenbiziko fasea eta, orain, bigarren fasean, urbanizatu gabe zeuden guneak eremu berde gisa jarriko dituzte; espaloiak ere jarriko dituzte. 90.000 euro kostako dira bigarren fase honetako lanak. Urrestillako plaza ere oinezkoentzako jarriko dute. Hala, haur parke zaharra kendu eta plaza eraberrituan jarriko dute. Lan hauek 200.000 euro kostako dira, eta udal ordezkarien ustetan, maiatzerako bukatuta egongo dira.