Karta Soziala eratzeko batzar orokorra izango da etzi Azpeitian

Olatz Prat 2014ko otsailaren 20a

Eskubideen euskal Karta Soziala eratzeko Azpeitian Bizi eta Lan taldeak antolatutako prozesuari amaiera emango diote larunbatean egingo den batzar orokorrean. Bertan, azken asteotan arlokako batzarrak egin ondoren, horietan atera diren ondorioak aurkeztu eta eztabaidatuko dira, azpeitarrek eskubideen Karta Sozialari egingo dizkion ekarpenak zeintzuk izango diren finkatzeko. Betharram aretoan izango da batzarra larunbat goizean, 10:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide