Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikak bideoklipean parte hartzera deitu ditu herritarrak

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 20a

Larunbatean (otsailak 22) 13:00etan, herriko plazan, Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikaren abestiaren bideorako irudiak grabatuko ditu. "Grabazioaren lehen pausoan, ahotsen grabazioan, hainbat herritarrek hartu du parte. Orain, irudien txanda iritsi da eta irudietan ahalik eta azpeitiar gehien biltzea litzateke ederrena", esan dute Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikakoek. Proiektua "herritarrok herritarrontzat" filosofian oinarritutakoa dela, eta "denok denontzat" egindakoa izan behar dute uste dute. Horregatik, larunbatean azpeitiar guztiak herriko plazara deitu dituzte, 13:00etan. Irudien grabazioarekin batera, larunbatean martxoaren 29rako antolatu duten egitaraua aurkeztuko dute. 'Eskutik eskura' kanpaina aurkezteko alegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide