'Ardura nola sustatu' hitzaldia antolatu du Zestoako Ekain guraso elkarteak

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 20a

Zestoako Ekain guraso elkarteak Ardura nola sustatu gai hartuta hitzaldia antolatu du otsailaren 26rako (asteazkena). 17:30ean hasiko da solasaldia Zestoako Kultur Etxeko areto nagusian. Gurasoei eta gaian interesa duten guztiei zuzendutakoa da. Hizlari, Baikarako hezitzaileek jardungo dute. Ekain guraso elkartekoen esanetan hitzaldiaren helburua, "epe luzerako ardura sustatzeko estrategiak eta teknikak ezagutzea da".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide