Euskara soilean aritzeagatik kritikatu dute Errazkin kazetari batzuek

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 20a

Hondakinen gaia korapilatsua da, baina atzo ez zen hori izan Urteta zabortegian gorabeherak sortu zituen gaia. Ingurumen diputatu Iñaki Errazkinek uko egin zion hainbat kazetariren galderei gaztelaniaz erantzuteari, eta orduan sortu zen tira- bira. Agerraldia Zarautzen izanda eta udalerri hori Uemako kidea denez, galderak euskaraz erantzungo zituela esan zien Errazkinek. Berriari «ahalik eta oihartzun zabalena emate aldera» haren hitzak gaztelaniaz ere jaso nahi zituztela argudiatu zuten kazetariek, baina ez zuten diputatuak erdaraz egiterik lortu. Horren aurrean, «errespetua» eskatu zuten aipatu kazetariek, eta Errazkinen jarrera salatu zuten. Errespetua eskatu bai, baina kazetari euskaldunen lana oztopatu zuten aldi berean kazetari horiek beraiek, diputatua hizketan ari zenean zarata ateraz aritu baitziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide