ZISKEk antolatutako surf bideo lehiaketa ostiral gauean (23:00etan) egingo da Tximista tabernan. Hiru sari nagusi egongo dira. Irabazleak 80 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 60 eta hirugarrenak 50. Hemen bada berrikuntzarik, saridunak erabakitzeko ez baita epaimahai aditurik izango. ZISKEko kide eta lehiaketako antolatzaile Roberto Fuentesek azaldu duenez, aurten otsailaren 21eko emanaldian bilduko den jendeak aukeratuko ditu saridunak: “Emanaldia amaitzen denean txartel batzuk banatuko dira jendeak aukera dezan gehien gustatu zaion bideoa, eta horrela erabakiko dira sariak”. Sariez gain, arropa eta afaria zozkatuko dira.