Lana bilatzen laguntzeko bi ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

Karkara.eus 2014ko otsailaren 20a

Enplegurako orientazio-ekintzen artean daude ikastaroak

Urola Kostako Udal Elkarteak bi ikastaro antolatu ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagunduta, lana bilatzen laguntzeko. Bata, auto analisiaren ingurukoa izango da; bestea, sare sozi...

Enplegurako orientazio-ekintzen artean daude ikastaroak

Urola Kostako Udal Elkarteak bi ikastaro antolatu ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagunduta, lana bilatzen laguntzeko. Bata, auto analisiaren ingurukoa izango da; bestea, sare sozialei buruzkoa.

Auto analisia

Norbere burua ezagutzea du helburu hitzaldiak. Behin hori eginda, lana bilatzeko helburuak zehaztuko dira. Guzti hori, hiru ordutan, 9etan hasi eta 12etan bukatuko baita. Otsailaren 28an izango da hitzaldia, Zarautzeko Urdaneta bidean dagoen Udal Elkartearen egoitzan. 

Erabili sare sozialak lana bilatzeko

Facebook, twitter, linkedin eta horrelako plataformak erabiltzen erakutsiko da, betiere lana bilatzeko helburuarekin. Martxoan izango da hitzaldia, eta honek ere hiru orduko iraupena izango du. Udal Elkartearen egoitzan izango da, Zarautzen, 9:00etatik 12:00etara.

Izena aurrez eman behar da. Bi modutara egin daiteke: 943 89 08 08 telefonora deituta eta osainz@urolakosta.org edo vgarcia@urolakosta.org helbideetara emaila bidalita. 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide