Bertso desapiyua egingo dute ostiralean Zarauzko Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 19a

21:00etan hasiko da Bertso desapiyoko azken saioa Putzuzulon. Hiru herritako bertsolariek hartuko dute parte, bakoitzeko bi gaztek: Zestoako Aitor Salegik eta Igor Olabidek, Markinako Xabat Galletebeitiak eta Aissa Intxaustik eta Zarauzko Beñat Jauregik eta Hodei Iruretagoienak. Aurrez bi ekitaldi egin dituzte, bata Zestoan eta bestea Markinan, eta ostiralekoa izango da azkenekoa. Interesa dutenek Eguzki eta Arrano tabernetan eros ditzakete txartelak. Hamar euro kostako du afaltzeko txartelak eta sarrerak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide