Atera-atera, trapuak saltzera

Olatz Prat 2014ko otsailaren 20a

Larunbatean 19:00etan aterako dira herritarrak kalejiran (Hitza)

Kaldereoen kalejira egingo dute larunbatean Azpeitian, 19:00etatik aurrera, Udal Musika Bandak eta Iñaki Regil Matxotek gidatuta. Antzinako ijito pertza-konpontzaileak irudikatuko dituzte herritarrek, Europa ekialdetik atera eta Europa osoan zehar zarta- ginak eta kazolak konpontzen aritzen ziren haiek, alegia. Inauteriak iragarri ohi ditu kaldereroen konpartsak, eta jai giroa berotzen joan dadin, udalak dei egin die herritar guztiei festaren hasiera honetan parte har dezaten eta zartaginak eta mailuak harturik, ager daitezen kaldereroz jantzita konpartsan parte hartzera. Astorik eta gurdirik ez da faltako aurten ere. 19:00etan, beraz, Arana kalean elkartuta, Bustinzuriko Errebala, Artzubia etorbidea, San Martin egoitza, Plaza Nagusia, Enparan kalea, Erdikalea, Elizkalea eta Donejakue zeharkatuko dituzte kaldereroek. Plazan Nagusian amaituko dute, eta Trapu Zaharrak eta Kalderero martxa joko dituzte bidean.

Asteburu osoko jaia Zartaginak utzita, beste mota bateko metala izango da gauean entzungai. Izan ere, Sanagustin kulturgunean Metalhika taldearen kontzertua izango da, Metallica talde heavyaren bertsioak jotzen. Ondoren, DJ Oker ariko da musika jartzen. Igandean, berriz, Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak Inauterietako kantuen emanaldi bat eskainiko dute 13:00etan Sanagustinen. Argazki Elkarteko kideek prestatutako Inauterietako argazki emanaldia ikusi ahalko da, gainera, kontzer

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide