'Gure inguruari begirada bat’ lehiaketako argazki sarituak erakutsiko dituzte

Zestoako Hitza 2014ko otsailaren 20a

Lehiaketako irabazleak eta Pello Bastarrika Azkoitiko alkatea.
(Azkoitiko Udala) Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketako irabazleen lanekin erakusketa bat zabalduko du Azkoitiko Udalak bihar; Juan Mari Ibarzabal, Iñigo Olarte, Iñaki Aranburu, Valen Garcia, Angel Olabarria, Mikel Zengotita, Juan Luis Odriozola, Iñigo Manterola, Javier Beristain eta Luis Llavori izan ziren iazko lehiaketako irabazleak, eta haien lanak ikusteko aukera egongo da, Azkoitiko Torre Zuri erakustokian. Bihar zabalduko dute, eta asteburu honetan eta hurrengoan egongo da irekita, ohiko ordutegian. Azkoitiko eta Azpeitiko udalek eta bi herrietako Agenda 21ek hamabigarren urtez antolatu zuten iaz lehiaketa, eta naturaren ikuskizuna gaia landu zuten argazkilariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide