TSko langileek elkarretaratzea egin dute Arroan

Zestoako Hitza 2014ko otsailaren 19a

Langileak, gaur, Arroan
(TS Fundiciones)   Zestoako TS Fundicioneseko langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, enpresaren itxiera salatzeko. Arroako autopistako biribilgunean elkartu dira beharginak, TSko langileak borrokan lemapean, eta errepidea moztu dute hainbat minutuz. Enpresa Batzordearen arabera, 157 kontratuak eteteko negoziazio mahaia osatzeko dei egin die zuzendaritzak. Bihar oinezko martxa egitekoak dira Arroako lantegi aurretik Zestoara; ondoren, 24 orduko itxialdia egingo dute kiroldegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide