Otsailaren 24an hasiko dira Ibaiondo kalean bidegorria egiteko lanak

Karkara.eus 2014ko otsailaren 19a

Hiru aste iraungo dutela aurreikusten du Udalak

Datorren astelehenean, otsailaren 24an, Ibaiondo kalean bidegorria egiteko lanak hasiko dira. Horretarako, bidea estutu eta ibaiaren aldeko aparkalekuak mugituko dituzte, bidegorriarentzako lekua utziz....

Hiru aste iraungo dutela aurreikusten du Udalak

Datorren astelehenean, otsailaren 24an, Ibaiondo kalean bidegorria egiteko lanak hasiko dira. Horretarako, bidea estutu eta ibaiaren aldeko aparkalekuak mugituko dituzte, bidegorriarentzako lekua utziz. Beraz, aparkalekuak ez dira desagertuko.

Udalak aurreikusten du hiru astetan amaituta egongo direla lanak.

Obraren aurrekontua 36.000 eurokoa da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren %75eko laguntza dute. Lanak Murgil Eraikuntzak SL enpresak egingo ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide