Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean Joanito Dorronsorok Amets Arzallusi txapela jantzi zioneko irudia oroimenean ondo gordeta daukagu zumaiarrok. Baleike aldizkarian ere kontatu zizkiguten egun hartako pasadizoak eta bertsolaritzaren inguruko hainbat hausnarketa. Gaur berriro elkartuko dira Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloari hasiera emateko. Puntuka arituko dira, bertsolaritzaz, kulturaz, euskaraz… Alondegian, 18:30ean hasita.Hitzaldi sortako bigarrena, otsailaren 26an izango da, Paula Kasaresen eskutik. Familia euskarari iraunarazteko estrategietan izenburuak garbi adierazten du esparru jakin hori jorratuko duela bereziki. Hirugarren saioan, martxoaren 5an, Xabier Azkue izango da hizlari, eta Euskal Kultura Zumaian izenburupeko hitzaldia emango du. Nola dago gaur egun? Zer egiten dute herriko kultur elkarteek eta zer egin dezakete euskara indarberritzeko? Eta amaitzeko, martxoaren 12an Iñaki Martinez de Luna eta Belen Uranga etorriko dira, Diskurtso berri baten beharra hitzaldia eskaintzera. Euskararen inguruan nolako diskurtsoa eraiki beharko litzatekeen aztertuko dute: hizkuntza ekologiaren balioa, gaur egungo planteamenduetatik zer den baliagarria…