Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten ere Zumaian egingo ditu lehen pedal kolpeak Hegoaldeko tropelak, larunbatean jokatuko den VI. Zumaia Sarian. Lasterketa goizeko 10:00etan hasiko da, eta 200 bat parte-hartzaile espero dira, 19 eta 26 urte artekoak. Tartean izango da Aitor Olazir...
Aurten ere Zumaian egingo ditu lehen pedal kolpeak Hegoaldeko tropelak, larunbatean jokatuko den VI. Zumaia Sarian. Lasterketa goizeko 10:00etan hasiko da, eta 200 bat parte-hartzaile espero dira, 19 eta 26 urte artekoak. Tartean izango da Aitor Olaziregi zumaiarra, afizionatu mailako estreinako lasterketan. Aitor izango da, gainera, tropeleko gazteena, 19 urte abenduaren 31an beteko baititu. Hyundai-Caja Rural-Niessen taldean korrituko du aurten eta bere afizionatu mailako estreinaldia etxean egiteko aukera egokitu zaio. Jubenil mailako azkena ezin izan zuen korritu, bezperan erorikoa izan eta zauriekin atseden hartu beharrean izan baitzen eta orain pistako denboraldia osatu eta maila berrian lehen pedalkadak emateko prest da. Olaziregiren helburuak apalak dira, lasterketa amaitzearekin konforme; gainera taldekide den Bastien Badyri lagundu beharko dio honek duen abiadurarekin azken esprinterako aukerak aprobetxa ditzan. Azkar joateko ibilbidea 123 km ditu Zumaiako lasterketak, aurrena ingurubidetik 3 itzuli emango dira eta ondoren 6 Zakila Bira; hau da, Zumaia-Bedua-Oikia-Muniosoro-Aizarnazabal-Iraeta-Arroa-Zumaia zirkuitoa. Ikusteko lasterketa ederra da, helmugatik askotan pasatuko baitira txirrindulariak. Ihesaldi ahaleginak izango dira, baina aurreko bost edizioetan esprintean bukatu den karrera da hau; hori bai aurten irabazle berria izango da, Iban Leanizbarrutiak bizikleta utzi baitu, Unai Elorriaga Calin da Munduko pistako txapelketetan eta Unai Iparragirre profesionala da zorionez. Beraz, irabazlea estreinatuko du lasterketak. Lasterketa [...]