Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Agiro mendizale elkarteak mendi zeharkaldia antolatu du igande honetarako (otsailak 23). 07:50ean Zumarragarako autobusa hartuko dute. Handik hasita, Antiguako Baseliza, Pagotxeta, Oñatz auzoa, Azpeitia eta Zestoa ibilbidea osatuko dute mendizaleek. Goiz buelta izango da, eta izena ostiralera (otsailak 21) bitartean eman daiteke Kiroldegian.