Kaleetan dauden aglomeratu asfaltikozko plaka batzuk hondatzen ari zirela-eta konponketa lanak hasi dituzte Aian. Premiak jotako lana zela diote udalean, oinezko asko ibiltzen direla eta arriskutsu bihurtzen ari zela jada.
Kolore gorrizko aglomeratu plakak beltzengatik ordezkatuko dituzte; ez dakite zehazki zein izan den arazoa baina badirudi gorriek ez dutela funtzionatu. Lana ez dela oso handia diote udalean, 330 metro karratu inguru ordezkatuko direla oraingoz. Horren emaitzak ikusi eta aztertu ondoren, denborarekin asfaltuzko plaka guztiak gorritik beltzera aldatzea da helburua.