Haur masaje ikastaroa hasiko dute ostegunean, Zestoan

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 18a

Ostegunean (otsailak 20) hasi eta bost astetan zehar, haur masaje ikastaroa emango du Nerea Mendizabalek ostegunero 10:00etatik 12:00etara Zestoako Kultur Etxean. Gurasoek norbere haurrari masajea ematen ikasiko dute. Ikastaroa 90 euro kostako da eta izena emateko 628-85 92 82 telefonora deitu edo nereamendi@gmail.com-era idatzi daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide