Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Gurutze Jubilatuen elkarteak irteera bat antolatu du otsailaren 25erako. Kantabriako Pozalaguako haitzuloak, Islares eta Casto Urdiales herriak bisitatuko dituzte. 08:30ean atera eta 11:00etarako haitzuloetara iritsiko dira. Islaresen bazkaldu eta arratsaldean Castro Urdiales ezagutuko dute. Iluntzerako itzuliko dira herrira. Bazkideentzako prezioa 33 eurokoa da, eta bazkide ez direnentzat, 37 euro (haitzuloetako sarrera barne).