Batelak garaipenetik gertu izan dira Zumaiako estropadan

Baleike 2014ko otsailaren 18a

  Gipuzkoako Batel ligako hirugarren estropada izan zen igandekoa, Zumaian jokatua. Giro ederra lagun, jende asko bildu zen estropada ikustera, eta etxeko jarraitzaileek gertu izan zuten garaipenaren gozoa. Izan ere, infantil eta kadete nesketan, herriko bi batelak bigarren izan ziren. Gizonezkoetan, jubenilek ere lan ederra egin zuten, laugarren izan baitziren, lau segundora aurrenekotik. Hurrengo estropada Ligakoa datorren larunbatean izango da, 16:00etan, Pasai Donibanen. Larunbatean, Orioko traineru jaitsieran, lan ona egin zuten bost traineruek. Jubenilak bigarren izan ziren, beteranoak hirugarren, senior emakumezkoak laugarren; senior gizonezkoak, Zumaia A 12. eta Zumaia B 36. Asteburuko sailkapen guztiak ikus ditzakezue arraun elkartearen blogean. Hemen ikusi ditzakezue Klausserrek bai Orion, bai Zumaian egindako argazkiak: Orioko jaitsiera Batelak Zumaian

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide