225 ikaslek hartu zuten parte Danbolin Musika Eskolako dantza emanaldian. Ander Errastik irakatsitako 16 dantza egin zituzten ikasleek denera: 1-2-3-4, Adi zan neska, Violetaren martxa, Agintariarena, Agurra, Bolant dantza, Boastitzea, Arin-Arina, Donostiako martxa, Arratia, Banakoa, Barrikada eta 4 koreografia, hain zuzen.
Dantzariez gain musikariak ere egon ziren emanaldian, musika eskolako ikasleak txistua, esku-soinua, trikitixa, panderoa eta perkusioa jo baitzuten.
Andoaingo Piano Jaialdian Danbolin Eskolako 11 ikasle
Otsailaren 15 eta 16an, Andoaingo Bastero kulturgunean 9. Andoaingo Piano Jaialdia ospatu da, Andoaingo udalak eta Seiasle elkarteak antolaturik. Bi egunetan, goizeko 9:30etik gaueko 8:30era piano-jotzaileak jo eta ke aritu dira Bastero kulturguneko bi aretoetan. Horien artean 8 urtetik 15 urtera bitarteko Danbolin Musika Eskolako 11 ikasle izan dira.