Komunikazio astea abiatuko du gaur Azpeitiko Ernaik

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 17a

Gaur hasi eta ostiralera bitartean, Komunikazio astea egingo da Azpeitian Ernaik antolatuta. Gaur, 17:00etatik aurrera, Sindikatu zaharrean, bideoak egiteko ikastaroa egingo da. Bakoitzak bere ordenagailua eramatea komeni dela jakinarazi dute. Asteazkenean, 18:00etatik aurrera, jende aurrean hitz egiten ikasteko tailerra egingo dute. Ostiralerako, berriz, irteera antolatu dute, 'Kontrako eztarrixe' Azkoitiako irrati libre ikustera joateko. 17:00etan anbulatorio aurrean elkartuko dira hara joateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide