Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Geoparkeak egungo eskaintza turistikoa zabaldu eta 15 begiratoki naturalek osatutako ibilbide erakargarria prestatu du, bisitariek bidea euren kabuz egin dezaten. Ingurune naturalak babesteko la Caixa eta Aldundiaren arteko hitzarmenaren baitan, itsasb...
Geoparkeak egungo eskaintza turistikoa zabaldu eta 15 begiratoki naturalek osatutako ibilbide erakargarria prestatu du, bisitariek bidea euren kabuz egin dezaten. Ingurune naturalak babesteko la Caixa eta Aldundiaren arteko hitzarmenaren baitan, itsasbazterrean hasi eta barrualdeko bailara ezkutuetaraino doazen ibilbideak jasotzen ditu proposamenak. Euskal Kostaldeko Geoparkeak urrats berri bat eman du natura-turismoaren eskaintza garatzeko, eta Gipuzkoako lehen kultur eskaintza bilakatzeko. Hain zuzen, 55 kilometroko ibilbidea prestatu du, bisitariek euren kabuz inguruko leku interesgarrienak bisitatzeko aukera izan dezaten, eta Geoparkearen ikuspegi osoa jaso eta bertako balio natural eta kulturalak ezagutu ditzaten. Geoparkeko begiratokien ibilbidea Gipuzkoako Foru Aldundiak eta la Caixa-k azken urteotan duten hitzarmenaren baitan kokatzen da. Hitzarmen honen helburua bikoitza da, batetik, balioa ematea gure natur baliabideei eta, bestetik, lana eskaintzea baztertuak izateko arriskuan dauden kolektiboei. Ibilbidean zehar 15 begiratoki prestatu dira eta horietara autoz iritsi ahal izango gara, edo oinez, aparkalekutik 10 bat minututan. Begiratokietan jarritako panel informatiboek erakusten dute zein izan den ingurune honetako bilakaera geologikoa, koralez betetako itsaso tropikalak estaltzen zuenetik egungo paisaietara. Begiratokietatik 100 metrotik gorako itsaslabarretara gerturatuko gara, flyscha bere handitasunean ikusteko. Flyscheko geruzak irakurriz, Yucataneraino egingo dugu bidaia eta dinosauroak zergatik desagertu ziren ulertuko dugu. Bidea jarraituz, Olatz eta Lasturko bailara ezkutuak ezagutzeko aukera izango dugu. [...]