Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
El Hassan Oubaddik (30:48) eta Cristina Loedak (38:03) irabazi dute 2014ko Herri Lasterketa, hamar kilometroko distantzian. Bost kilometroko proban, Jabi Moreno (18:23) eta Lourdes Colomo (21:46) izan dira azkarrenak. Patinen lasterketan, Nicolas Alonsok (30:34) eta Bego Huertak (31:00) irabazi dute.
El Hassan Oubaddik (30:48) eta Cristina Loedak (38:03) irabazi dute 2014ko Herri Lasterketa, hamar kilometroko distantzian. Bost kilometroko proban, Jabi Moreno (18:23) eta Lourdes Colomo (21:46) izan dira azkarrenak. Patinen lasterketan, Nicolas Alonsok (30:34) eta Bego Huertak (31:00) irabazi dute. Zumaiarren artean, hamar kilometroko lasterketan, iazko irabazle Jokin Redondo izan da onena (33:24) gizonezkoetan, eta Arritokieta Eizagirre (46:10) emakumezkoetan. Bost kilometroko distantzian, Jesus Mari Arrona (21:08) eta Olatz Urbizu (25:40). Hemen daukazue nagusien lasterketetako argazki albuma. Herri Lasterketa 2014: sailkapen osoa Erraz irabazi du lasterketa nagusia Barakaldotik etorritako El Hassan Oubaddi marokoarrak. 2011n Abdelha Sabhik ezarritako marka ez du ondu (30:18), baina minutu erdira gelditu du erlojua: 30:48. Yeray Varela oñatiarra saiatu da lanak ematen, baina ezinezkoa izan zaio erritmoari eustea. Helmugan minututik gorako aldea atera dio irabazleak. Emakumezkoetan ere ez da borroka esturik izan garaipenerako, eta Cristina Loeda eibartarra izan da aurten ere azkarrena, Uxoa Irigoien getariarraren aurretik. Loedak iaz baino 49 segundo azkarrago osatu du ibilbidea, eta Irigoienek ere marka polita egin du (38:33), irabazlearengandik minutu erdira. Lasterketa hasi baino minutu batzuk lehenago bota duen zaparradak –txingorra ere bai– giroa freskatu eta marka onak egiten lagundu du. Zumaiarren artean, Jokin Redondo izan da lehen gizonezkoa. Iaz baino denbora [...]