Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiral gauean jokatu zen Erniarraitz Sariketako finala, Azpeitiko Gaztetxean. Amaia Iturriotz zumarragarrak irabazi zuen txapela; Erniarraitzeko Laxaro Azkunek jantzi zion. Bigarren Nerea Ibarzabal markinarrak egin zuen eta hirugarren Nekane Zinkunegi errezildarrak. Hirugarren honena aukeratu zuten Gaztetxekoek saioko bertso onena. 250 lagunetik gora bildu zen saioa entzutera.
Sailkapena:
1. Amaia Iturriotz: 275,5 puntu.
2. Nerea Ibarzabal: 271,5.
3. Nekane Zinkunegi: 262,5.
4. Eneritz Artetxe: 260,5.
5. Saioa Alkaiza: 255,5.
6. Josu Oiartzabal Xenpelar: 251,5.