Maria Lopez Juezen kartela aukeratu du epaimahaiak
Maria Lopez Juezen kartela izan da Zumaiako Inauteritako Kartel Lehiaketako irabazlea. Dena dela, gainontzekoek oraindik herritarren saria jasotzeko aukera izango dute; izan ere, asteartetik aurrera parte-hartzaile guztien kartelak ikusgai jarriko dituzte Alondegian eta herritarrek gustukoena aukeratuko dute.