15 begiratokik osatzen dute Geoparkeko begiratokien ibilbidea
Euskal Kostaldeko Geoparkeak 55 kilometrotako ibilbidea prestatu du bisitariek euren kabuz Geoparkeko txoko intesgarriak bisitatzeko eta ikuspegi osoa jaso eta bertako balio natural eta kulturalak ezagutzeko aukera izan dezaten. Denera 15 begiratoki prestatu dituzte eta horietako bakoitzean ingurune horretako bilakaera geologikoa erakusten duten panel informatiboa jarri dute.
Ibilbidearen ikuspegi orokorra izateko Euskal Kostaldeko Geoparkeak mapa turistikoa argitaratu du; bertan geoparkeko interesgune nagusiak, geologikoak, ekologikoak eta kulturalak zehaztu dituzte. Horretaz gain, eskuorriaren atzekaldean bistariek informazio praktikoa aurkitu dezakete, ostatu, museo eta turismo bulegoen helbide eta telefonoak besteak beste. Mapa lau hizkuntzetan argitaratu dute euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez . Mapa turistikoa Zumaiako Turismo Bulegoan eta Algorri Interpretazio Zentroan eskuratu daiteke dohainik. Gainera,
www.geoparkea.com webgunean eskuratu daiteke pdf formatoan.