Orioko Arraun Elkartearen Batzar Nagusia

Karkara.eus 2014ko otsailaren 14a

Datorren asteko ostiralean, hilaren 21ean, izango da batzarra Orioko Kultur Etxean

Orioko Arraun Elkartearen Batzar Nagusia egingo da gaur zortzi, otsailaren 21ean. Kultur Etxean izango da, eta bi deialdi izango ditu: lehendabizikoa arratsaldeko 18:3...

Datorren asteko ostiralean, hilaren 21ean, izango da batzarra Orioko Kultur Etxean

Orioko Arraun Elkartearen Batzar Nagusia egingo da gaur zortzi, otsailaren 21ean. Kultur Etxean izango da, eta bi deialdi izango ditu: lehendabizikoa arratsaldeko 18:30etan; eta bigarrengoa, ordu erdi beranduago, arratsaldeko 19:00etan.

Aztergai izango dituzte azken batzarreko aktak, denboraldia eta ekonomia. 2013ko martxoaren 8an egin zen Batzar Nagusiko akta irakurriko da, eta horrela onartu ezkero, onespena emango zaio. Lehengo urteko denboraldiko arraunketa emaitzak ikertuko dira, baita gastu-sarrerak ere. 2013ko egoera ekonomikoa aztertu ostean, aurtengo urteari begira jarriko dira, 2014ko aurrekontuari. Amaitzeko, galderen tartea izango da.

Asteburu honetan, arraunez blai

Larunbatean, Orion Arraun Egunean, XX. Oriako jaitsiera egingo da. Babyauto bandera izango da jokoan, hortaz, Orion. Bilbon, aldiz, Euskadiko Fondo Txapelketa jokatuko da. Oriok zazpi ontzi aurkeztuko ditu. Bestalde, Zumaian Gipuzkoako Batel Ligako 7. jardunaldia jokatuko da, eta bertan, Orioko beste zazpi taldek hartuko dute parte.

 



Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide