Ikasle taldea bapore batera egindako bisitan. (Egilea: Orioko Herri Ikastola)
Erria txikota! jaiaren helburuetako bat haur eta gazte oriotarrei herriko itsas ondarea zabaltzea da. Ildo horretan, atzo eta gaur Orioko Herri Ikaskolako Lehen Hezkuntzako haurrek, denera 330 ikasle inguruk baporeak eta bertako martxa barrutik ezagutzeko aukera izan dute. Itsasontzietako bizimodua eta bertako lana nolakoa den ezagutzeko patroien eta arrantzaleen azalpenak jaso dituzte. "Ekimenaren helburua oriotarrek gaurdaino bizirik mantendu duten itsas ondarea ikasleei gerturatzea da". Horretaz gain,
Erria txikota! filosofiaren baitan galtzear dauden esamoldeak eta esaerak belaundaldi berriei transmititzea lortu nahi dute. "Garai bateko hizkera errekuperatzeko borondatearekin aukeratu zen leloa eta bide horretan urrats bat gehiago eman nahi izan dugu herriko baporeetara egindako bisitan" azaldu dute Orioko Herri Ikastolatik.
Orioko Herri Ikastolak eskerrak eman nahi izan dizkio Arrantzaleen Kofradiari eta azalpenak eman dituzten patroi eta arrantzaleei.