Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren ostegunean (otsailak 20) Zumaian San Telmo jaiak antolatzeko bilera egingo dute 19:00etatik aurrera Alondegia kultur etxean. Eragile batzuk dagoeneko egitaraua lantzen hasiak dira, eta norbaitek bere proposamenak aurrez aurkeztu nahi baditu, horretarako aukera izango du kultur etxeko bulegoan, 943-861056 telefono zenbakira hots eginda, edo kultura@zumaiakoudala.net helbidera idatzita, bestela.