Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Diksha energiari buruzko hitzaldi bat emango du Mayte Ortizek gaur, otsailak 14, Orion. Mandalara taldeak antolatu du saioa, eta 20:00etan izango da Mandalara Elkarteak Iturbide kaleko 5. zenbakian duen lokalean.
Diksha energiak «iraganaren eragina alde batera utzi eta orainaldira bidaiatzeko aukera» eskainiko die hitzaldian parte hartzen dutenei. «Iraganeko gertakizunek askotan pertsona kaltetu dezakete, eta orainaldia bizitzea zaildu. Diksha energiak muga hori gainditu eta errealitatea ahalik eta garbien ikusten lagunduko die hitzaldian parte hartzen dutenei», zehaztu dute.
Hitzaldia, doakoa
Hitzaldia doakoa izango dela azaldu dute antolatzaileek. Beraz, egunean bertan Mandalara taldearen lokalera agertu besterik ez dute egin behar herritarrek. Gaiaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek mayteorti
zurbi@hotmail.com edo mandalarataldea@gmail.com helbideetara idatzi dezakete.