Orioko EAJk antolatutako saioan unibertsitatea izango dute hizpide, otsailaren 19an

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko otsailaren 14a

Itziar AlkortaDatorren asteazkenerako (otsailak 19) hitzaldi bat antolatu du Orioko EAJk Zer jakin behar dut unibertsitatera sartzeko? gaia hizpide hartuta. Hitzaldia 19:00etan Orioko Batzokian izango da, eta unibertsitatera sartzear dauden ikasleei dago zuzendua. Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketarako sailburuorde Itziar Alkorta izango da hizlaria, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kalitate eta Berrikuntza Saileko errektoreordea ere badenez, unibertsitatera sartzeko jakin beharrekoak azalduko dizkie gazteei. Hitzaldian parte hartu nahi dutenek 943-900789 telefono zenbakira hots egin dezakete, edo eaj-pnv.orio@euskaltel.net helbidera idatzi dezakete izena emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide