Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaian Odietako etxebizitza tasatuetan eta Ardantzabideko babes ofizialeko etxebizitzetan izena eman nahi dutenek, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era bitartean aurkeztu behar dituzte izena emateko orria eta dokumentazioa, udaletxean. Bi kasuetan eskatzaileek Zumaian erroldatuta egon behar dute, eta etxebizitza beharra erakutsi beharko dute. Bestalde, Odietako etxebizitzetan izena emateko 25.000 eta 58.500 euro arteko diru sarrerak eduki beharko dira urteko. Ardantzabideko babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko, berriz, 9.000tik 39.000 euro arteko diru sarrerak izatea eskatu dute.