Zumaian begirale eta koordinatzaile lanpostuetarako deialdia

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 14a

Udako udaleku irekietan begirale eta koordinatzaile postuetarako hautaketa prozesuan izena emateko epea zabaldu du Zumaiako Udalak. Lanpostuetan izena emateko bete beharreko baldintzak www.zumaia.net webgunean eskuratu ditzakete herritarrek, baita izena emateko orria ere. Gaurtik martxoaren 4ra bitartean aurkeztu beharko dituzte eskaitzaileek eskaera orria eta beharrezko dokumentazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide