Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Udala herriko elkarteentzako formazio saioak ari da eskaintzen, eta hurrengo asteartean, hilaren 18an, bigarren saioa egingo dute; diru laguntzak eskatzeko inprimakia betetzen laguntzeko saioa izango da. 18:00etan elkartuko dira, Zestoako Kultur Etxean. Udalak dei egin die elkarteei bertaratu daitezen, «saio aberasgarriak» direlako: «Formazio saio horietan parte hartzea ez da derrigorrezkoa, baina diru laguntza inprimakia ondo betetzeko oso lagungarria izango da».