Datorren astean abiatuko dute Irakurketa Txokoa egitasmoa Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 13a

Lehen saioa otsailaren 20an, datorren ostegunean izango da, Sanz Enea liburutegian. Egitasmo horren helburua guraso eta haurren artean irakurtzeko giroa sortzea da. Haurren eta gurasoek denbora partekatzea eta liburutegia irakurketa txoko bihurtzea, irakurzaletasuna bultzatuz. Aldi berean, kalitatezko ipuinak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek eta Miriam Mendozaren eskutik irudi liburuetan murgilduko dira. Horretarako liburuen gida banatuko da saio bakoitzean. 3-6 urte bitarteko haurrei eta euren guraso edota haien hezitzaileei dago zuzenduta. 50 mintuko sei saio izango dira, otsailetik hasi eta maiatzera bitartean, ostegunetan. Lehen saioa 17:30ean hasiko dute. Plazak mugatuak—50 lagunean jarri dute muga— direnez, aurretik gonbidapenak jasotzeko gomendatu diete interesa dutenei. Horiek Sanz Enean bertan egongo dira eskuragarri. Hurrengo saioak martxoaren 6an eta 20an, apirilaren 3an eta maiatzaren 15ean eta 29an izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide