Aurrekontuen inguruko prozesuan herritarren parte hartze zabala nabarmendu du Zarauzko Udalak

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 13a

Gaur iluntzean egingo den azken bileraren ondoren, amaituko da 2014ko aurrekontuak osatzeko udalak herritar eta eragileekin egin dituen bilera erronda. Udalak herritarren parte hartzea zabala nabarmendu du. "Auzoetako bileretan Zarauzko gune bakoitzeko herritarren nahi eta beharrak jaso dira. Bereziki nabarmenda izan da alor edo sailei dagozkien bileretan elkartu den jende kopurua", adierazi dute udaletik. Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua martxan jartzen den hirugarren urtea izanik,   jendeak aurtengo prozesua "normaltasunez" hartu duela diote, eta herritarrek prozesu horrekiko izan duten jarrera eskertu nahi die udalak. Bilera, postontzi, zein internet bidez egindako ekarpenak kontutan hartuko dira. Bilerak gaur amaituko dituzten arren,  parte hartu ez dutenek oraindik ere ekarpenak egiteko aukera dutela gogoratu dute udaletik. Horretarako herrian zehar banatutako postontzietan—Sanz Enean, kiroldegian, udaletxean, Azken Portuko kristau biltokian, Vista Alegreko zein Iñurritzako auzo elkarteetan eta Eroski saltoki handiaren atarian daude gutunontzi horiek—  utzi ditzakete euren ekarpenak idatziz, edo zuzarautz.info web gunean Aurrekontuak 2014 dioen estekan klik egin eta aurrekontuen web gunean Parte hartu! estekan klik eginda. Igandera arte—hori barne— erabili ahalko dira bide horiek iritzia emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide