Euskadiko Kintopeko Idi Proba Aian

Karkara.eus 2014ko otsailaren 12a

Lehen aldiz ospatuko Aian dne Euskadiko Kintopeko txapelketak berritasunak dakartza

Plazan sekula ibili ez diren Idientzat aukera aparta da Kintopekoa, idi berrien erakusleihoa baita. Aurten, lehen aldiz, Aiako probalekua Euskadiko Kintopeko Idi proba txapelketaren lekuko izango da. Martxoaren 7tik 10era izango da, gaueko 22:00etan; igandean izan ezik, arratsaldeko 18:00etan hasiko baita lehia.

Aia eta Orioko taldeak izango dira bertan, hiru hain justu. Lehenengo egunean, martxoaren 7an, Sebastian Izeta talde aiarrak hartuko du parte. Larunbatean ere Aiako talde bat egongo da, Orizabar. Azken egunean, astelehenean, Orioko Iñaki Oliden taldea arituko da. 

Kintopekoa lehen aldiz jokatzea berezia den arren, berezitasun batekin dator txapelketa. 1500 kiloko harria izaten da, Urgain deiturikoa, eta burdin plaka bat izaten du. Plakak ohi baina 90 kilo gehiago pisatuko ditu, 200 kilo hain zuzen ere. Hortaz, harriak karga gehiago izango du.

Lehen postuetan Abadiñon

San Blas egunean, martxoaren 3an, eman zitzaion hasiera Abadiñoko txapelketari. Idi proben katedralean, herriko plazan, izan zen txapelketa. Urte berritan Deban garaitu ostean, faboritoa zen Iñaki Oliden taldea. Azken egunean, martxoaren 10ean, lehiatu ziren. Ez zuten aukera behar bezala aprobetxatu, izan ere, ustel bat egin zutenean irabazle izateko aukerekin amaitu zuten. Harria marratik atera zitzaienez, atzera bueltatu behar izan zuten eta berriz hasi. Zaila egin zitzaigun akats hori egin eta gero irabaztea. Laugarren postua lortu genuen, eta horrekin konformatu behar, aitortu du Iñaki Oliden taldekideak.

Aiako bi talde ere baziren Abadiñon. Patxi Arzadun izeneko taldea 3. postuan geratu zen, Oliden taldearen aurretik; Arzadun anaien taldea, ordea, 5. postuan geratu zen. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide