Azpeitiko Udalak goi mendizaletasunarekin lotutako, maila handiko eta orijinaltasunezko proiektuak bultzatzeko Joxe Takolo 2014 beka abian jarri du. Aurten, 3.000 euroko laguntza emango da bekaren bidez. Beka Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Mendi Federazioak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak finantzatua da. Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte edota mendizaleek eskatu dezakete. Proiektuak martxoaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu behar dira Azpeitiko Udaleko erregistroan. Beka nori eman erabakitzeko batzorde tekniko bat osatuko dute. Erabakia apirilaren 1etik 15era artean emango dute jakitera.
Deialdiaren oinarriak
hemen ikusi daitezke.