Otsailaren 8an eta 9an, aste burua elurretan pasatzera joan ziren Ametsa Gaztelekukoak urtero moduan. Luz Ardiden frantziako eski-estazioan egon ziren, eskiak eta snow-oholak oinetan jarri eta maldan behera irrist egiten. DBHko 24 gazte eta gaztelekuko 4 begirale joan ziren autobusean, larunbat goizean 5:30etan abitatuta.
Aste-bukaera bikaina izan zela diote antolatzaileek, dena primeran atera zela eta oso ondo pasatu zutela. Larunbatean lainotua izan zuten giroa baina igandean eguraldi ona eduki zuten eskiatzeko. Maila desberdineko gazteak joan ziren irteeran, eta inoiz eskiatu ez zutenentzat ikastaro bat egin zuten lehen egunean.
Gauean, Luz Saint Sauveur herritik kilometro batera zegoen aterpetxe batean geratu ziren lotan. Aterpetxe guztian beste inor ez zutenez, afalostean begiraleek prestatutako jolasetan aritu ziren.